-KAdun adberbioez haratago: apurKA-apurKA baina beti aurreraKA
DOI:
https://doi.org/10.59866/eia.v69i2.284Gako-hitzak:
-KA atzizkia, plurala, erreferentzia metagarria, adberbioak, morfologiaLaburpena
Lan honetan, -KA atzizkiak zenbait gramatika-kategoriatako osagaiekin elkartzean sorrarazten dituen interpretazioak aztertu ditugu, hots, -KAdun kuantifikatzaileetan (dozenaka), aditzetan (saltoka), adposizioetan (etxeraka) eta modifikatzaileetan (multzoka) dituena, eta testuinguru horietan guztietan duen erabilerari, adberbioa izatetik harago doan azalpena eman diogu, kasu guztiok ezaugarritzeko gai den azalpen bateratua. Proposatu dugu, morfema horren zeregina [+ plurala] tasuna gaineratzea dela, eta hala, bere egitekoa ez dela, euskarazko hainbat gramatikatan adierazi den bezala, beste kategoria batzuetatik eratorritako adberbioak sortzea, baizik eta, [+ plurala] tasuna gaineratuz, erreferentzia metagarria duten osagaiak sorraraztea.