Gramatikaren auzi batzuk
Euskaltzaindiaren Mendeurrena: Euskararen Gramatika
DOI:
https://doi.org/10.59866/eia.v2i65.27Gako-hitzak:
hizkuntzalaritza, euskal gramatikak, euskal aditza, eratorpena, kasu atzizkiakLaburpena
XXI. mendeko gramatikek dituzten ezaugarrietako batzuk nabarmentzea du helburu artikulu honek. Zehazki, Euskararen Gramatikak nola baliatu dituen hizkuntzalaritzaren azken berrogeita hamar urte hauetako ekarpenak euskararen egituren berri ematean: deklinabidea eta kasu-atzizkiak bereiztea; ‘argumentu-egiturak’ eta ‘paper tematikoek’ aditzen sailkapenean eta eratorpenean duten eragina; edo sintaxi-egitura eta informazio-egitura banatzea, besteak beste. Izan ere, XVI. edo XVII. mendetik hona asko aldatu da hizkuntzen sistema morfologiko edo sintaktikoa deskribatzeko modua, gramatikariek garai bakoitzean eskura izan dituzten kontzeptu eta formalizazioen arabera.