Errepikapen lexikoak ahozko modalitatearen koherentzia sintaktikoaren ikuspegitik aztergai

Egileak

  • Alaitz Alegria Susperregi

DOI:

https://doi.org/10.59866/eia.v2i54.248

Gako-hitzak:

ahozko hizkuntza, solasaldia, ahozkoaren sintaxia, koherentzia sintaktikoa, errepikapen lexikoak

Laburpena

Lan honen helburua ahozko elkartruke komunikatiboetan oso ohikoa den fenomeno baten, errepikapen lexikoen, inguruan sortu ohi diren ordenamendu eta egitura sintaktiko bereziak deskribatu eta interpretatzea da. Ugariak dira ahozko estilo baten adierazletzat har ditzakegun fenomenoak: parataxia, monema proposizionalak, anakolutuak, errepikapenak, silepsi eta elipsi fenomenoak... Horiek guztiak behar bezala deskribatu, interpretatu eta epaitzeko, ordea, ahozko modalitatearen sintaxiaren arauen barruan neurtu, baloratu eta interpretatu behar dira. Hain zuzen ere, azken ideia honi jarraituz, eta ahozko modalitatearen koherentzia sintaktikoa hobeto ezagutzeko asmoz, izaera espontaneoa duten ahozko 19 testuetan zehar aurkitutako errepikapen lexikoak aztertu ditugu. Horretarako, ahozko sintaxia aztertzeko Daniel Luzzatik proposatzen duen Koherentzia Sintaktikodun leihoak izan ditugu azter-unitate nagusi. Azterketa horren emaitza gisa jasotzen da errepikapena bezalako fenomenoen inguruan eraikitako egitura sintaktikoak ez direla inolaz ere baztergarriak. Ahozko koherentzia sintaktikoaren eta enuntziazio baldintzen ikuspegitik guztiz onargarri eta justifikagarriak dira eta kasurik gehienetan funtzio zehatzen bat betetzen dute –esaterako, edukiaren ulermena ziurtatu, aberastu edo erraztea edota mintzakideen arteko elkarkidetza alderdia indartzea–.

Deskargak

Oraindik ez dago deskargen inguruko informaziorik.

Downloads

Argitaratuta

2010-07-30

Aipuak nola egin

Alegria Susperregi, A. (2010). Errepikapen lexikoak ahozko modalitatearen koherentzia sintaktikoaren ikuspegitik aztergai. Euskera Ikerketa Aldizkaria, 2(54), 771–809. https://doi.org/10.59866/eia.v2i54.248