Eusebio Maria Azkueren nortasunaz eta harreraz argitasun batzuk:harenak ote dira "Carlistenac" bertsoak? (Eusebio Maria Azkueren bigarren mendeurren-jardunaldia)
DOI:
https://doi.org/10.59866/eia.v58i2.153Gako-hitzak:
bertsoak, «Carlistenac», autoretza, Bizenta Mogel, Nautika eskola, Azkue aita-semeei omenaldia (1936)Laburpena
Ikerlan honek, alde batetik, Eusebio M. Azkueren alde biografiko batzuk erakusten ditu, Lekeitioko Nautika Eskolako irakasle izan zen garaikoak (1862-1873). Esaterako, katedrak lan zama handia ezarri ziola baina soldatari esker kitatu ahal izan zituela zorrak, eta, bestalde, aita familiako gisa arduraz jokatu zuela bere bi ezkontzetako seme-alaben arteko batasuna eta elkar laguntza bilatuz. Bestetik, Eusebio M. Azkueren hizkuntza, idazkera eta metrika beste testu batzuetakoekin konparatuta, ikerlanak ondorioztatzen du «Carlistenac» bertsoak, Eusebio M. Azkueren poemen biltzaile eta argitaratzaile batzuek Eusebio M. Azkueren izenpean agerrarazten dituztenak, ez diratekeela harenak, Bizenta Mogelenak baizik.