Hizkuntza praktikak hiri mundu eta mundu hirietan: anbibalentziaren presentzia (XIX. Jagon jardunaldia: euskararen biziberritzea Euskal Herriko hiriburuetan)
DOI:
https://doi.org/10.59866/eia.v2i59.142Gako-hitzak:
hiria, modernotasuna, gizarte-taldeak, kapital kulturala, anbibalentziaLaburpena
Hirietan erronka handia dauka euskarak, baina are garrantzitsuagoa egungo eskualde euskaldun estrategikoak mantentzean, eurak dira-eta euskararen biziraupenaren bermea. Beste batzuen artean, Donostialdea eta Donostia bera ezinbestekoak dira. Euskararen etorkizuna anbibalentziaz josia dago, eremu, lurralde edo gizarte-egoera bakoitzean erabakiak hartu beharko direlako, gero eta erabaki espezializatu eta zatikatuagoak. Hazkunde handia ezagutu du euskarak hiriburuetan, bereziki tasa oso txikietatik abiatzen zirenetan. Tasa hori altuagoa izan denean, hazkundea moteldu egiten da eta sabaia dagoenaren irudikapena sortzen da. Nolanahi ere, hirian euskararen alde eta kontra dauden gizarte sektoreak nabarmenago nabaritzen dira, baina orain arteko erronka historikoak handiak izan badira, handiak izaten jarraituko dute. Hutsune eta ezintasun guztiekin azken 35 urteotan oro har asmatu egin da eta horrela jarraitu beharko du izaten.