Euskaldunen euskara-gaitasunaren eragina euskara-gaztelania kode-alternantziaren erabileran

Egileak

  • Mikel Pérez González EMUN kooperatibako euskara-aholkularia
  • Amaia Munarriz-Ibarrola Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU)

DOI:

https://doi.org/10.59866/eia.v69i2.286

Gako-hitzak:

kode-alternantzia, elebitasuna, hizkuntza-gaitasuna, euskara

Laburpena

Lan honetan, euskaldunen «euskara-gaztelania» kode-alternantziaren erabileraren eta euskaldunen euskara-gaitasunaren arteko harremanetan sakondu dugu, galdetegi bidez jasotako 305 euskaldunen emaitzetan oinarrituz. Azterketa kuantitatiboak aukera eman du, batetik, kode-alternantziaren erabilera euskaldunen artean oso zabalduta dagoela frogatzeko, euskara-gaitasun baxuagoa zein euskara-gaitasun altuagoa dutenen euskaldunetan. Eta bestetik, emaitzek erakutsi dute, oro har, kode-alternantziaren erabileran hizkuntza-gaitasunari loturiko hainbat aldagaik (gaitasun osoa, erregistroen erabilera, euskararen erabilera) eragina dutela, harremanak konplexuak izan arren. Emaitza horiek eztabaidatu egin ditugu euskal soziolinguistikako lanen argitan, eta aurrera begirako ildoak ere proposatu ditugu, euskaldunen kode-alternantziaren erabilera eta jarrerak hobeto ezagutzeko bidean.

Deskargak

Oraindik ez dago deskargen inguruko informaziorik.

##submission.downloads##

Argitaratuta

2024-10-28

Aipuak nola egin

Mikel Pérez González, & Amaia Munarriz-Ibarrola. (2024). Euskaldunen euskara-gaitasunaren eragina euskara-gaztelania kode-alternantziaren erabileran. Euskera Ikerketa Aldizkaria, 69(2), 187–219. https://doi.org/10.59866/eia.v69i2.286

Zenbakia

Atala

Ikerketa-artikuluak