Azken 25 urteotako euskararen bilakaera Araban ("Arabatik Arabara euskaraz" Jagon jardunaldia)

Egileak

  • Jon Aizpurua , , Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetza ,

DOI:

https://doi.org/10.59866/eia.v3i56.191

Gako-hitzak:

Araba, euskara, erabilera, transmisioa, bilakaera

Laburpena

Araba izan da euskararen indarberritzeari dagokionez bizitasun handien erakutsi duen lurraldea. Euskararen ezagutzari, transmisioari eta, zeresanik ez, erabilerari dagokionez, abiapuntua oso apala izan bada ere, Arabako biztanleen euskalduntzea erritmo bizian ari da hazten azken urteotan. Euskararen ezagutzari dagokionez, azken 25 urteotan Arabak bizi izan duen aldaketa nabarmena izan da. Hala ere, aldaketarik esanguratsuena adinaren arabera gertatu da. Elebidunak gero eta gehiago dira adin­talde guztietan, baina hazkundea gazteen artean gertatu da bereziki. Araban euskara transmititzeko bide nagusia hezkuntza­ sistema eta helduen euskalduntzea izan da. Hortaz, gaur egun Arabako elebidun gehienak euskaldun berriak dira. Arabako elebidunek dituzten ezaugarrien artean, azpimarratzekoa da harreman­ sarea, bereziki gertukoa, erdalduna dutela eta, oro har, hobeto moldatzen direla erdaraz euskaraz baino. Ezaugarri horiek erabat baldintzatuko dute euskararen erabilera.

Deskargak

Deskarga-datuak ez daude oraindik eskuragarri.

Deskargak

Argitaratua

2012-10-30

Zenbakia

Atala

Ikerketa-artikuluak

Aipuak nola egin

Azken 25 urteotako euskararen bilakaera Araban ("Arabatik Arabara euskaraz" Jagon jardunaldia). (2012). Euskera Ikerketa Aldizkaria, 3(56), 539-556. https://doi.org/10.59866/eia.v3i56.191

Egile beraren artikulu irakurrienak