Euskal Herriko hiriburuetako bilakaera soziolinguistikoa (XIX. Jagon jardunaldia: euskararen biziberritzea Euskal Herriko hiriburuetan)
DOI:
https://doi.org/10.59866/eia.v2i59.140Gako-hitzak:
hiriburu, euskaldun, euskara, ezagutza, erabilera, jarreraLaburpena
Hiru euskal herritarretik bat (1.019.823 pertsona) Euskal Herriko zazpi hiriburuetako batean bizi da. Euskararen ezagutzari dagokionez, baina, gure hiriburuak nahiko erdaldunak dira oro har. Hiriburuetako euskaldunen portzentajea % 40 inguru da kasurik onenean (Donibane Garazin eta Donostian), eta hortik beherakoa gainerako guztietan. Hala ere, ehunekoei baino, kopuruei erreparatzen badiegu, ikusiko dugu euskaldun asko bizi direla hiriburuetan. Izan ere, euskaldun guztien laurdena hiriburu batean bizi da. Euskaldun horien zenbait ezaugarri azaltzea eta hiriburuen artean dauden aldeak ezagutzea da artikuluaren helburua.
Deskargak
Oraindik ez dago deskargen inguruko informaziorik.
Downloads
Argitaratuta
2015-09-30
Aipuak nola egin
Aizpurua, J. (2015). Euskal Herriko hiriburuetako bilakaera soziolinguistikoa (XIX. Jagon jardunaldia: euskararen biziberritzea Euskal Herriko hiriburuetan). Euskera Ikerketa Aldizkaria, 2(59), 467–476. https://doi.org/10.59866/eia.v2i59.140
Zenbakia
Atala
Ikerketa-artikuluak