-KAdun adberbioez haratago: apurKA-apurKA baina beti aurreraKA

Egileak

  • Ane Berro Deustuko Unibertsitatea
  • Cecilia Fernández-Altonaga Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU)

DOI:

https://doi.org/10.59866/eia.v69i2.284

Gako-hitzak:

-KA atzizkia, plurala, erreferentzia metagarria, adberbioak, morfologia

Laburpena

Lan honetan, -KA atzizkiak zenbait gramatika-kategoriatako osagaiekin elkartzean sorrarazten dituen interpretazioak aztertu ditugu, hots, -KAdun kuantifikatzaileetan (dozenaka), aditzetan (saltoka), adposizioetan (etxeraka) eta modifikatzaileetan (multzoka) dituena, eta testuinguru horietan guztietan duen erabilerari, adberbioa izatetik harago doan azalpena eman diogu, kasu guztiok ezaugarritzeko gai den azalpen bateratua. Proposatu dugu, morfema horren zeregina [+ plurala] tasuna gaineratzea dela, eta hala, bere egitekoa ez dela, euskarazko hainbat gramatikatan adierazi den bezala, beste kategoria batzuetatik eratorritako adberbioak sortzea, baizik eta, [+ plurala] tasuna gaineratuz, erreferentzia metagarria duten osagaiak sorraraztea.

Deskargak

Oraindik ez dago deskargen inguruko informaziorik.

##submission.downloads##

Argitaratuta

2024-10-28

Aipuak nola egin

Ane Berro, & Cecilia Fernández-Altonaga. (2024). -KAdun adberbioez haratago: apurKA-apurKA baina beti aurreraKA. Euskera Ikerketa Aldizkaria, 69(2), 47–91. https://doi.org/10.59866/eia.v69i2.284

Zenbakia

Atala

Ikerketa-artikuluak