"La Gramática Vasca" de Ferenc Ribáry cumple 150 años
DOI:
https://doi.org/10.59866/eia.v2i59.147Gako-hitzak:
euskara, gramatika, hungariera, F.Ribàry, J.Vinson, L.L. BonaparteLaburpena
1866an Ferenc Ribáry Pesteko Unibertsitateko irakasleak (gaur Eötvös Loránd Tu-dományegyetem) euskal gramatika bat argitaratu zuen hungarieraz. Ez zen oharkabean igaro 1877an Vinsonek egindako frantses itzulpenari esker eta urte berean L. L. Bonapartek iruzkindu zuelako. Jatorrizko gramatika eta itzulpena ebaluatzeaz gain, artikulu honetan Hungarian izan zuen harrera erakusten duten testuak dakartzagu, orain arte gaztelaniaz argitaratu gabeak. Bonapartek Ribáryri igorritako gutun originalak desagertuta dauden arren, hungarierazko itzulpenak bildu ditugu. Eranskinean, Vinsoni itzulpenean sortutako galderei erantzunez Ribáryk idatzi zizkion gutunak ageri dira, oharrez osatuta.