Hizkuntza-praktikak hiri-mundu eta mundu hirietan (XIX. Jagon jardunaldia: euskararen biziberritzea Euskal Herriko hiriburuetan)
DOI:
https://doi.org/10.59866/eia.v2i59.141Gako-hitzak:
euskara, hiria, hiri-bizimodu hipermodernoa, larre-paradigma, nazio-paradigma, hizkuntza-koreografia, polikroniaLaburpena
Hiriak itxuraz eta egituraz aldatzen ari diren honetan, hiri-bizimodua erruz ari da edonora hedatzen. Posthiria bezalako kontzeptuek bizimodu haren hegemonia hiri forma klasikoaren ezaugarri batzuen galerarekin batera datorrela dioskute. Testuinguru hartan, artikuluak nabarmendu nahi du hiriek nazio-estatuen kultura- eta hizkuntza-koreografia komunak eraikitzean izan duten garrantzia, bai eta azaldu prozesu horiek nola eragin dioten euskarari. Modernitatean euskara hiri-eremu fisiko eta sinbolikoetatik erauzia izan da, eta «larre-paradigma» baten logikan esplikatua eta ulertua, baina gaur egun euskaldun gehienak aski urbanoak direnez gero, paradigma aldaketa berariaz landu beharko da, esatez eta egitez, euskarak hiri-bizimodu hipermodernoan zentzurik eta lekurik izan dezan.