[puntu]EUS euskararen arnasgune digitalaren egoera eta etorkizuneko erronkak
DOI:
https://doi.org/10.59866/eia.v2i61.124Gako-hitzak:
.EUS, Internet, euskara, euskal kultura, biziberritzeaLaburpena
Hainbat urtetan egindako saiakera eta lan eskergaren ondorioz, PuntuEUS Fundazioak 2014ko amaieran lortu zuen .EUS domeinuak publikoari eskaintzea, euskara eta euskal kulturak sarean izango zuten osasuna indartzeko asmoz. Euskalgintzako eta gizarteko hainbat eragileren sostengua jaso zuen hasieratik, eta adibidez, Euskaltzaindia Fundazio horren Pa-tronatuko kidea da. Domeinuak esleitzen hasi eta urte bete beranduago, Fundazioak Beha-tokia izeneko txostena kaleratu zuen, .EUS domeinuek izan zuten eragina aztertzeko. Dagoeneko, bigarren txostena ere kaleratu dute eta honako lan honetan Behatokia 2016ko ondorioak interpretatu eta hausnarketa batzuk gehitu zaizkio aldagai bakoitzari, euskararen biziberritzean eragiteko jaio zen ekimen honen egoera hobeto ezagutzeko asmoz.