Zentsura ikasketak euskal literaturan: mugak zabaltzeko beharraz: Jon Miranderen kasua abiapuntu

Egileak

  • Amaia Elizalde Estenaga , , Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU) ,

DOI:

https://doi.org/10.59866/eia.v63i2018.95

Gako-hitzak:

Euskal literatura, literatur zentsura, Jon Mirande

Laburpena

Testuinguru iberiarrean gailendutako ikuspegiak zentsuraren eta frankismoaren arteko baitezpadako lotura inplizitua ezarri ohi du. Hortik eratortzen den marko teorikoak muga hertsiegiak ditu zenbait testuingurutan jazotako zentsura egoerak azaltzeko. Jon Miranderen literaturgintza mugatu zuten indarrak aztertzerakoan, agerikoa da berrikuste teorikoaren beharra, nazioartean garatu diren proposamenen ildotik. Frankismo garaiko euskal literatur zentsuran sakontzeko, deszentralizatze kontzeptuala ez ezik, tenporala nahiz geografikoa ere gauzatuko dira.

Deskargak

Deskarga-datuak ez daude oraindik eskuragarri.

Deskargak

Argitaratua

2019-10-30

Zenbakia

Atala

Ikerketa-artikuluak

Aipuak nola egin

Zentsura ikasketak euskal literaturan: mugak zabaltzeko beharraz: Jon Miranderen kasua abiapuntu. (2019). Euskera Ikerketa Aldizkaria, 63(2018), 641-670. https://doi.org/10.59866/eia.v63i2018.95

Egile beraren artikulu irakurrienak