Literatur historia postnazionala :mende-genero-belaunaldi-autore zatiketaren ideologia filologiko hilaren ondoko historiografiaz (Euskal Literaturaren Historiografiari buruzko II. jardunaldiak)
DOI:
https://doi.org/10.59866/eia.v58i2.159Gako-hitzak:
Euskal literatur historia, postnazionalismoa, biopolitika, inperialismoa, diasporaLaburpena
Artikuluak euskal literatur historiaren tradizio filologikoa eta soziologikoa aztertzen ditu bere mugatasunak azaltzeko. Muga horiek gainditzeko, artikuluak lau proposamen egiten ditu. Euskal literaturaren historiak postnazionala izan behar du, bi literaturen historia baita, klase subalternoen literaturarena, zeina oro har ahozkoa eta euskaraz gauzatua den, eta, eliteko klaseena, zeinek beti estatu hizkuntzak baliatu dituzten. Era berean euskal literaturaren historiak biopolitikoa behar luke bilakatu. Hirugarrenik, euskal literatur historia post-nazional eta biopolitiko bat ezin da mendeka eratu, baizik eta Europako eta Ameriketako inperialismoen talkan kokatzen den historia gisa. Azkenik, eta nazionalismoak ezartzen duen kontinentalismoa dela medio, Ameriketako diasporako literatura gehienak kontuan hartu behar ditu.