Morfema funtzional goiztiarrak: haur euskaldun elebakarren hizkuntza-jabekuntzaren azterketa

Egileak

DOI:

https://doi.org/10.59866/eia.v2026i71.328

Gako-hitzak:

hizkuntzaren jabekuntza, morfema funtzional goiztiarrak, morfema funtzionalak, morfema lotuak, morfema askeak, maiztasuna, euskara

Laburpena

Hizkuntza-jabekuntzaren ikerketak gizakia modu naturalean hizkuntzaz nola jabetzen den aztertzen du. Lan honetan, morfema funtzionalen jabekuntza aztertu nahi dugu. Ingelesean eta frantsesean oinarritutako ikerketek erakutsi dutenez, bi aldagaik dute eragina haurren lehen morfema funtzionalen pertzepzioan: morfemen maiztasunak eta morfemak lotuak ala askeak izateak. Lan honen xedea honako hau da: bi aldagai horiek euskarazko morfema funtzionalen ekoizpenean duten eragina aztertzea. Zehazki, morfema horien ekoizpenaren hurrenkeran arreta jarriko dugu. Arakatuko ditugun morfema funtzionalak dira, izen morfologiari dagokionez, kasu gramatikalak, determinatzaile mugatuak, partitiboa, izenordainak, erakusleak eta, aditzaren eremuan, morfema modalak. Morfemen maiztasuna kalkulatzeko, EHME (Acha eta beste 2014) erabili dugu. Horrez gain, lana aurrera eramateko, lau haur euskaldun elebakarren hizketa aztertu dugu (Valle eta Alonso 2015), childes datu-baseko transkripzioez baliatuta. Emaitzetan ikusi dugu maiztasunak eta lotu/aske izatearen ezaugarriak eragina dutela haurren morfema funtzionalen lehen ekoizpenetan.

Deskargak

Deskarga-datuak ez daude oraindik eskuragarri.

Erreferentziak

Acha, Joana, Laka, Itziar, Landa, Josu eta Salaburu, Pello (2014). «EHME: a New Word Database for Research in Basque Language», Spanish Journal of Psychology 17. https://doi.org/10.1017/sjp.2014.79

Apalauza, Amaia (2008). «Nafarroako ipar-mendebaleko euskara: Imotz, Basaburu Nagusia, Larraun eta Araitz-Betelu», Fontes Linguae Vasconum 107: 63-104.

Barreña, Andoni (1995). Gramatikaren jabekuntza-garapena eta haur euskaldunak. EHU.

Euskaltzaindia (2021). Euskararen gramatika. Euskaltzaindia.

Ezeizabarrena, María José (1996). Adquisición de la morfología verbal en euskera y castellano por niños bilingües. EHU.

Gervain, Judit, Nespor, Marina, Mazuka, Reiko, Horie, Ryota eta Mehler, Jacques (2008). «Bootstrapping Word Order in Prelexical Infants: A Japanese-Italian Cross-Linguistic Study», Cognitive Psychology 57 (1): 56-74.

Hallé, Pierre A., Durand, Catherine eta De Boysson-Bardies, Barbara (2008). «Do 11-Month-Old French Infants Process Articles?», Language and Speech 51 (1-2): 23-44.

Hualde, José Ignacio eta Ortiz de Urbina, Jon (2003). A grammar of Basque. Mouton de Gruyter.

Larrañaga, Maria Pilar (1994). «Kasuen bilakaera euskaraz eta gaztelaniaz», in J. Meisel (arg.), La adquisición del vasco y del castellano en niños bilingües. Iberoamericana: 113-150.

Leitzako Udala (d.g.). Euskara Leitzan. Leitzako Udala. https://www.leitza.eus/es/euskara-leitzan

Mac Whinney, Brian (2000). «The CHILDES Project: Tools for Analyzing Talk (third edition). (Volume I: Transcription format and programs; Volume II: The database). Computational Linguistics 26 (4): 1-117.

Marquis, Alexandra eta Shi, Rushen (2012). «Initial morphological

learning in preverbal infants», Cognition 122: 61-66. https://doi.org/10.1016/j.cognition.2011.07.004

Mintz, Toben (2004). «Morphological segmentation in 15-month-old infants», in A. Brugos, L. Micciulaa, eta C.E. Smith (arg.), Proceedings of the 28th Annual Boston University Conference on Language Development 2. Cascadilla Press: 363-374.

Mintz, Toben (2013). «The segmentation of sub-lexical morphemes in English-learning 15-month-olds», Frontiers in psychology 4, 24: 1-12.

Ortiz de Urbina, Jon (1989). Parameters in the grammar of Basque: a GB approach to Basque syntax. Foris.

Santelmann, Lynn eta Jusczyk, Peter W. (1998). «Sensitivity to discontinuous dependencies in language learners: evidence for limitations in processing space», Cognition 69 (2): 105-134.

Shi, Rushen (2014). «Functional Morphemes and Early Language Acquisition», Child Development Perspectives 8 (1): 6-11.

Shi, Rushen, Cutler, Anne, Werker, Janet eta Cruickshank, Marisa (2006a). «Frequency and form as determinants of functor sensitivity in English-acquiring infants», The Journal of the Acoustical Society of America 119 (6): 61-67.

Shi, Rushen, Marquis, Alexandra eta Gauthier, Bruno (2006b). «Segmentation and representation of function words in preverbal French-learning infants», in Proceedings of the 30th annual Boston University Conference on Language Development: 549-560.

Shi, Rushen, Werker, Janet eta Cutler, Anne (2006c). «Recognition and Representation of Function Words in English-Learning Infants», Infancy 10 (2): 187-198.

Shi, Rushen eta Lepage, Mélanie (2008). «The effect of functional morphemes on word segmentation in preverbal infants», Developmental Science 11 (3): 407-413.

Trask, Robert Lawrence (1998). «The typological position of Basque: then and now», Languge Sciences 20 (3): 313-324.

Valle, Roberto Soto eta Alonso, Gerardo Aguado (2015). «Apuntes sobre la adquisición de la morfosintaxis del euskera en niños de 2 y medio a 5 años», Revista de Logopedia, Foniatría y Audiología 35 (1): 30-49.

Zubiri, Juan José (1997). Izen sintagmaren determinazioaren eta kasuen jabekuntza eta garapena hiru urte arte. (Goizuetako bi haur euskaldun elebakarren jarraipena). EHU/UPV.

Zubiri, Juan José eta Perurena, Patziku (1998). Goizueta eta Aranoko hizkerak. Nafarroako Gobernua.

Deskargak

Argitaratua

2026-04-30

Zenbakia

Atala

Ikerketa-artikuluak

Aipuak nola egin

Morfema funtzional goiztiarrak: haur euskaldun elebakarren hizkuntza-jabekuntzaren azterketa. (2026). Euskera Ikerketa Aldizkaria, 1(71), 47-80. https://doi.org/10.59866/eia.v2026i71.328

Antzeko artikuluak

61-70 114-etik

Artikulu honetarako antzekotasun-bilaketa aurreratu bat has dezakezu baita ere.

Egile beraren artikulu irakurrienak