"Omen"en zalantzak argitu nahian

Egileak

  • Larraitz Zubeldia Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU)

DOI:

https://doi.org/10.59866/eia.v2i54.250

Gako-hitzak:

esanahia, esandakoa, edukia, inplikatura, proposizio-edukia

Laburpena

‘Omen’en esanahiaren eta erabileraren berri ematea dugu helburu lan honetan. saia-tuko gara argudiatzen ‘omen’ duen esaldiaren hiztunak adierazten duela proposizio bathiztuna ez den beste batek esana edo baieztua dela, edo hari entzuna edo irakurria (ez iku-sia). Horixe du bere esanahia, eta, horri jarraiki, erakutsiko dugu orain arteko gramatikaeta hiztegiek ‘omen’i lotu izan dioten ziurtasunik eza ez dela haren esanahiaren parte, bai-zik eta hiztunak eragin dezakeen inplikatura, ‘omen’dun esaldi bat eginez. esango dugu,baita ere, ‘omen’i ematen dizkioten ‘parece (que)’ edo ‘il paraît (que)’ gisako baliokideak ezdirela bereak, baizik eta ‘bide’renak. Horretarako, orain arteko gramatika eta hiztegiek esandako gauza batzuk baztertu etabeste batzuk zehaztu beharko ditugu. egungo semantika eta pragmatikako bereizketa nagusiak hartuko ditugu oinarri eta bidelagun horiek xehetzeko.

Deskargak

Oraindik ez dago deskargen inguruko informaziorik.

##submission.downloads##

Argitaratuta

2010-07-30

Aipuak nola egin

Zubeldia, L. (2010). "Omen"en zalantzak argitu nahian. Euskera Ikerketa Aldizkaria, 2(54), 843–883. https://doi.org/10.59866/eia.v2i54.250