Hitano-erabiltzaile profil berriak sare sozialetan eta tartekako tratamendu-aldaketa adierazkorra

Kasu baten azterketa

Egileak

DOI:

https://doi.org/10.59866/eia.vi66.16

Gako-hitzak:

Hitanoa, Instagram, sare sozialak, kasu-azterketa, kode-aldaketa, hizkuntza-funtzioak

Laburpena

Zukako elkarrizketa batean, aldizka hitanora jauzi egitearen atzean zer dagoen aztertu nahi du lan honek. Baina oso testuinguru espezifikoa aukeratu da azterlana gauzatzeko: ohiko hitano-erabiltzailea ez den gazte bat, sare sozialetan. Parte-hartzaile horrek sei urtean zehar Instagram plataforman izandako 1.870 txat-elkarrizketa arakatu ditugu, bereziki hika egindako adierazpenetan begia jarriz. Hor jasotakoei ikerketa-tradizio sendoa daukaten bi eremutako ekarpenak aplikatu dizkiegu: Jakobsonen hizkuntza-funtzioak eta kode-aldaketen tipologiak sailkatzeko proposamenak. Ikusi dugu hitanoaren erabilera adierazkorraren tipologiak sailkatzeko helduleku emankorrak izan daitezkeela bi eremuok. Ikusitakoen ondorio gisa, hitanoa biziberritzeko balizko egitasmoak martxan jartzeko pistaren bat atera dugu, baina kasu honetan formaren azterketa egitera mugatu gara eta beharrezkoa litzateke funtzioarekikoak ezagutzeko azterketa kualitatiboak egitea.

Deskargak

Deskarga-datuak ez daude oraindik eskuragarri.

Deskargak

Argitaratua

2021-07-15

Zenbakia

Atala

Ikerketa-artikuluak

Aipuak nola egin

Hitano-erabiltzaile profil berriak sare sozialetan eta tartekako tratamendu-aldaketa adierazkorra: Kasu baten azterketa. (2021). Euskera Ikerketa Aldizkaria, 66, 73-111. https://doi.org/10.59866/eia.vi66.16

Egile beraren artikulu irakurrienak