"-tegi" leku-atzizkiaren aldaeraz: toponimiaren ekarpenak euskal fonetikari
DOI:
https://doi.org/10.59866/eia.v2i63.76Gako-hitzak:
aldaera fonetikoa, -tegi leku atzizkia, toponimia, euskalkia vs batuaLaburpena
Artikulu honetan, euskal etxe-izenen morfologian sartzen den -tegi atzizkiaren azterketa egiten da. Euskaltzaindiaren Euskal Corpus Onomastikoa (ECO) deitutako datutegian oinarrituz, Nafarroa Behereko eta Lapurdiko 23 herritan kokatuak dira 148 etxe-izenen idatzizko eta ahozko formak konparatzen dira. Toponimoen azterketa diakronikoak -tegi atzizkiaren aldaera fonetikoa testuinguru berezi batean erakusten du: hala nola -te bilakatzen da, a determinatzailea aitzinean duelarik eta kasu absolutiboan, -tei formatik pasatuz (Serorategia > Serorateia > Seroratea). Fenomeno biziki lokalizatu horrek 9 herri baizik ez hunkitzen baitu, pentsa daiteke ei diptongoaren aldaketa prozesua e bokal soilera naturalki egin dela, inguru-ko lekuetan gertatu ez den bezala.