Maskulinitate berriak Euskal Haur eta Gazte Narratiban: "Matias Plof-en erabakiak", "Alex" eta "Kea airean bezala" eleberrietako pertsonaiak biluzten

Egileak

  • Gema Lasarte , , Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU) ,
  • Amaia Serrano , , Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU) ,

DOI:

https://doi.org/10.59866/eia.v2i61.119

Gako-hitzak:

maskulinitate hegemonikoa, maskulinitate alternatiboak, euskal haur eta gazte eleberrigintza, estereotipoak

Laburpena

Lan honen helburua euskal haur eta gazte literaturako hiru eleberritan ageri diren mas-kulinitate motak arakatzea da. Pertsonaien hainbat alderdi aztertuz maskulinitate hegemonikoetatik kanpo maskulinitate alternatiborik planteatzen den ikusteko, Lizardi Saria irabazi duten hiru obra hautatu dira: Patxi Zubizarretaren Matias Ploff-en erabakiak (1991), Mariasun Landaren Alex (1994 [1990]), eta Imanol Azkueren Kea airean bezala (2006). Hiru eleberriek antzeko ezaugarri testualak dituzte: nitasunetik kontatzen dizkigute pertsonaiek bere kezkak; protagonistak genero eta adin bertsukoak dira; eta bizitzan aurrera egiteko eragozpen fisiko-psikologikoak dituzte. Gaien trataera eta pertsonaien eraikuntza, baina, ez da beti berbera, eta ñabardura horietan sakonduz ondorioztatuko dugu zer maskulinitate mota aurkezten diguten.

Deskargak

Deskarga-datuak ez daude oraindik eskuragarri.

Deskargak

Argitaratua

2017-09-30

Zenbakia

Atala

Ikerketa-artikuluak

Aipuak nola egin

Maskulinitate berriak Euskal Haur eta Gazte Narratiban: "Matias Plof-en erabakiak", "Alex" eta "Kea airean bezala" eleberrietako pertsonaiak biluzten . (2017). Euskera Ikerketa Aldizkaria, 2(61), 515-549. https://doi.org/10.59866/eia.v2i61.119

Egile beraren artikulu irakurrienak