La Gramàtica de la llengua catalana del Institut d'Estudis Catalans: Descripción y prescripción

Euskaltzaindiaren Mendeurrena: Euskararen Gramatika

Egileak

  • Gemma Rigau Institut d'Estudis Catalans

DOI:

https://doi.org/10.59866/eia.v2i65.30

Gako-hitzak:

gramatika, katalana, Institut d'Estudis Catalans, deskribapena, preskripizioa

Laburpena

Institut d'Estudis Catalans-en Gramàtica de la llengua catalana 2016an argitaratu zen eta 1918an Institut d'Estudis Catalans-ek argitaratu eta Pompeu Fabra hizkuntzalariak idatzitako gramatika arauemaile ofiziala ordezkatzen du. Gramàtica de la llengua catalana lan instituzionala da eta hizkuntzaren egituraren ikuspegi osoa ematen du. Beraz, gramatika baten zati nagusiak ditu: fonetika, fonologia, morfologia eta sintaxia. Egia esan, garrantzi handia ematen dio sintaxiari, obraren erdia baino gehiago hartzen baitu, eta adierazpen semantiko eta pragmatiko batzuk barne hartzen baititu. Egungo gramatikan, deskribapena araua enuntziatzeko aukera ematen duen jaurtiketa-plataforma da. Dialekto-aldakuntza handia da katalanez, baita sintaxian ere, eta kontuan hartu behar da, bariazio funtzionalari erreparatzea ere garrantzitsua den bezala. Adierazpenak eta perpausak erabili daitezkeen testu egokian kokatu behar dira. Eraikuntza bat egokia izan daiteke dialekto jakin batean edo erregistro jakin batean, edo erabilera orokorreko eraikuntza bat izan daiteke. Hala, deskribapen gramatikaletik abiatuta, batzuetan arau malgua izanen den araua diseina daiteke, eta arau hori ez da zurruna edo bakarra izanen punturen batean. Baina araua malgua izateak ez du esan nahi erabiltzailea bideratzen ez duenik. Bideratzen du, adierazten duelako eraikuntza baten ontasuna batzuetan erregistroaren edo haren dialektoaren mende dagoela. Gramatika bat da, beraz, eta zehaztu eta ñabartu egiten du.

Deskargak

Oraindik ez dago deskargen inguruko informaziorik.

Downloads

Argitaratuta

2021-07-15

Aipuak nola egin

Rigau, G. (2021). La Gramàtica de la llengua catalana del Institut d’Estudis Catalans: Descripción y prescripción : Euskaltzaindiaren Mendeurrena: Euskararen Gramatika. Euskera Ikerketa Aldizkaria, 2(65), 311–327. https://doi.org/10.59866/eia.v2i65.30

Zenbakia

Atala

Ikerketa-artikuluak