Gramatikaren auzi batzuk

Euskaltzaindiaren Mendeurrena: Euskararen Gramatika

Egileak

  • Miren Azkarate Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU)

DOI:

https://doi.org/10.59866/eia.v2i65.27

Gako-hitzak:

hizkuntzalaritza, euskal gramatikak, euskal aditza, eratorpena, kasu atzizkiak

Laburpena

XXI. mendeko gramatikek dituzten ezaugarrietako batzuk nabarmentzea du helburu artikulu honek. Zehazki, Euskararen Gramatikak nola baliatu dituen hizkuntzalaritzaren azken berrogeita hamar urte hauetako ekarpenak euskararen egituren berri ematean: deklinabidea eta kasu-atzizkiak bereiztea; ‘argumentu-egiturak’ eta ‘paper tematikoek’ aditzen sailkapenean eta eratorpenean duten eragina; edo sintaxi-egitura eta informazio-egitura banatzea, besteak beste. Izan ere, XVI. edo XVII. mendetik hona asko aldatu da hizkuntzen sistema morfologiko edo sintaktikoa deskribatzeko modua, gramatikariek garai bakoitzean eskura izan dituzten kontzeptu eta formalizazioen arabera.

Deskargak

Oraindik ez dago deskargen inguruko informaziorik.

##submission.downloads##

Argitaratuta

2021-07-15

Aipuak nola egin

Azkarate, M. (2021). Gramatikaren auzi batzuk: Euskaltzaindiaren Mendeurrena: Euskararen Gramatika. Euskera Ikerketa Aldizkaria, 2(65), 257–281. https://doi.org/10.59866/eia.v2i65.27

Zenbakia

Atala

Ikerketa-artikuluak