Testua, testu-generoa eta hizkuntzaren ikas-irakaskuntza

Egileak

  • Luis Maria Larringan Aranzabal Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU)

DOI:

https://doi.org/10.59866/eia.v2i54.239

Gako-hitzak:

mintzaira, gramatika, testua, testu-generoa, hizkuntz irakaskuntza, interak-zionismo sozio-diskurtsiboa

Laburpena

Egun, “testua”, “testu-generoa” kontzeptuak oso erabiliak dira hala hizkuntz deskripzioetan, nola hizkuntzen irakaskuntzan. Halere, zer diogu “testua” diogunean? zer diogu “testu-genero” diogunean? zein da bi nozio horien pertinentzia deskriptiboa? zer erlazio dago bi horien artean? zer zerikusi du hizkuntz(ar)en ikas/irakaskuntzarekin? galdera horiei erantzute aldera, testu-hizkuntzalaritzaren eta, bereziki, interakzionismo sozio-Diskurtsiboaren (isD) ekarpenetara jo dugu. isDren ildotik, hiztunak mintzaira-ekintza bat gauzatu nahi duelarik, testua osatzea du bide; baina, hortik sortutako testua, ez da “zer” linguistikoa, komunikaziokoa baizik, errealitate konplexua, zeren testuan testuinguruko zenbait faktorek hartzen du parte, besteak beste, egoerazkoak eta sozio-historikoak, hots, sozio-kulturalak. Eta honek badu ondoriorik: faktore horiek testuaren “konfigurazioa” eragiten dute. Testua, ezinbestean dugu testu-molde bateko. “Testua” eta “generoa” bi kategoria horien arteko erlazioak eta gorabeherak derrigorrezko baldintza dira testu enpiriko baten estatusaren eta dimentsio sozialaren berri emateko. Kontuan izan beharrekoak dira testuaren ulermenerako eta ekoizpenerako. Ohar hauek, hizkuntzaren irakaskuntzan dihardutenentzat pentsatuak daude, batik bat.

Deskargak

Oraindik ez dago deskargen inguruko informaziorik.

##submission.downloads##

Argitaratuta

2010-07-30

Aipuak nola egin

Larringan Aranzabal, L. M. (2010). Testua, testu-generoa eta hizkuntzaren ikas-irakaskuntza . Euskera Ikerketa Aldizkaria, 2(54), 505–539. https://doi.org/10.59866/eia.v2i54.239