"Aberastarzun guzien giltz bakotxa": (Zuberoa XVIII. mendea)
DOI:
https://doi.org/10.59866/eia.v57i3.183Gako-hitzak:
etxeko ekonomia, itzulpena, Zuberoa, ohiturak, zorrak, auziakLaburpena
Liburu baten asmoa baizik ez zen aurkitu. Jose Angel Irigarairi zor diogu, aitaren liburutegian aurkitu baitzuen, behin Mitxelenak aipatu zuen Jusef Egiategiren eskuidatzia. Frantsesetik etxeko ekonomiaz idatzitako liburu baten itzulpena izan behar zuen, hitzaurrea eta itzulpenari buruzko eztabaida bat baizik ez dira aurkitu. Lan jakingarria da, zeren erkatzen baititu Zuberoan, XVIII. mende hasierako eta mendearen azkeneko ohiturak. Ondoren, beste egile batzuek Egiategiren itzulpen hori berridatzi zuten: bata hemeretzigarren mendekoa, eta bestea, osoago, hogeigarrenekoa, orduko grafiarekin «Aberastarzun guzien giltz bakhotcha».
Deskargak
Oraindik ez dago deskargen inguruko informaziorik.
Downloads
Argitaratuta
2013-11-30
Aipuak nola egin
Peillen, T. (2013). "Aberastarzun guzien giltz bakotxa": (Zuberoa XVIII. mendea) . Euskera Ikerketa Aldizkaria, 3(57), 801–821. https://doi.org/10.59866/eia.v57i3.183
Zenbakia
Atala
Ikerketa-artikuluak