(Changing) polarity in additive connectors
DOI:
https://doi.org/10.59866/eia.v57i3.179Gako-hitzak:
Emendiozko lokailuak, egia-presuposizioak, polaritateaLaburpena
Emendiozko lokailuak harreman estuetan daude polaritatearekin. Hala izanik ere, testuantolakuntza eta polaritatea, oso ikuspegi desberdinetatik aztertu dira maiz. Izan ere, lo-kailuak bete betean sartuta daude pragmatika esparruan aztergai hartzen diren kontuen artean, baina beste alde batetik, ohikoa da polaritatea pragmatikaren ikuspegitik urrun arakatzea. Euskal Bibliografian, ere osagaia lokailu gisa azaltzen da eta batzuetan anafora gisa ere. Lan honetan, zorrotz aztertu eta zedarriztatuko ditugu euskal osagai honen lokailu ezaugarriak, eta anafora direlako zereginetatik urrun islatuko dugu ere. Horretaz gain, osagai honek esparru polarretan egiten duen lana aztertuko dugu. Euskal tradizioan oso jorratuak ez dauden egiazko presuposizioak aztertzeari eutsiko diogu, kontu hauek guztiak eredu formal batean biltzeko asmotan. Lehenik, emendiozko egia presuposizioa formalizatuko dugu. Bigarrenik, ikusi beharko dugu bestelako hizkuntzetan fokupresuposizioa deitu izan denak gurean zer nolako isla duen. Hirugarrenik, emendiozko egiapresuposizioak eta egia presuposizio eskalarrak alderatuko ditugu. Laugarrenik, euskarara zein bestelako hizkuntzetara jota, egiaztatuko dugu polaritateak hiru alderdi dituela giza hizkuntzetan zehar: alderdi semantikoa, alderdi sintaktikoa eta alderdi lexikoa. Fenomeno unibertsal gisa aurkeztuko ditugu beraz emendiozko harremana eta polaritatea, baina aipatu presuposizio motak, era desberdinetara gauzatu eta elkartuko dira giza hizkuntzetan zehar eta giza hizkuntza bakoitzeko hiztegi sarreretan zehar.