Miren Agur Meaberen poesia
ezaugarriak eta gaiak
DOI:
https://doi.org/10.59866/eia.vi66.15Gako-hitzak:
Miren Agur Meabe, emakumeen poesia, autoafirmazioa, gorputza, genealogiakLaburpena
Euskal literatura garaikidean Miren Agur Meaberen ekarpen lirikoaz dihardu artikulu honek. Izan ere, ez du merezi bezalako arretarik jaso, bere adin eta mailako gizonezko idazleekin alderaturik. Lan honetan, emakume poeten historiaz eta ekarpenaz informazioa bildu ondoren, euskal emakume poetez arituko gara, eta haien artean Miren Agur Meabek duen lekuaz. Ondoren, Meaberen lau poesia liburuak hautatu eta ezaugarri lirikoak nabarmenduko ditugu, gune garrantzitsuenak landuz. Bestalde, kidekoak diren poeten lanei buruzko ikerketak baliatuko ditugu, euskal esparru kritikoan dagoen hutsunearen osagarri. Azkenik, emaitza nagusiak sintetizatuko ditugu, egileari buruzko ezagutzan eta aitorpenean ekarpena egin nahiz.