Gudaosteko euskal poesiaren antologiak: poetikak eta irakurketa soziokulturalak (Euskal Literaturaren Historiografiari buruzko II. jardundldia)

Egileak

  • Lourdes Otaegi Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU)

DOI:

https://doi.org/10.59866/eia.v58i2.156

Gako-hitzak:

antologia, kanona, poesia modernoa, diglosia, euskara batua

Laburpena

Poesia antologiek euskal literaturaren historian eta kanonean jokatu duten funtzioa har-tu da aztergaitzat artikulu honetan, bereziki antologien hezkuntza funtzioaz eta literaturaren balioak irakurleengana helburu didaktikoez helarazteko zeregin bitartekariaz. XX. mendeko poesia antologia garrantzitsuenen inguruko hausnarketak agirian ezarriko du literatur testuen balioaren epaiketan hizkuntza ereduari loturiko irizpideak izan duen garrantzi handia, poesia modernoaren kanonizazioan indar gehienez jokatu duen bektorea bilakatzeraino. Bestalde, euskal literaturaren sisteman jokatzen duten balio irizpideetan, hizkuntzaren egoera soziolinguistikoak duen indar grabitazionalaren inguruan hausnartzen da, bai gizarte mailan bizi duen egoera diglosikoari buruz, bai estandarizazio prozesu berankorraren ondorioei buruz.

Deskargak

Oraindik ez dago deskargen inguruko informaziorik.

##submission.downloads##

Argitaratuta

2014-09-30

Aipuak nola egin

Otaegi, L. (2014). Gudaosteko euskal poesiaren antologiak: poetikak eta irakurketa soziokulturalak (Euskal Literaturaren Historiografiari buruzko II. jardundldia). Euskera Ikerketa Aldizkaria, 2(58), 515–556. https://doi.org/10.59866/eia.v58i2.156

Zenbakia

Atala

Ikerketa-artikuluak