Elebitasunaren abantaila kognitiboen eztabaida hainbat gogoeta psikologia kritikoaren ikuspegitik
DOI:
https://doi.org/10.59866/eia.vi66.14Gako-hitzak:
Elebitasuna, zientzia kognitiboak, psikologia kritikoa, euskaraLaburpena
Psikologiaren esparruan mendeetan atzera garamatzan kontrobertsia da psikologia natur zientziatzat edo zientzia historikotzat hartu behar den. Psikologiaren eta hizkuntzaren arteko lotura dela eta, kontrobertsia hori hedatu egiten da hizkuntzak ikergai dituzten jakintza eremuetara. Zientzia kognitiboetan, eztabaida garrantzitsu bat izan da azken urteotan elebitasunari buruz, eta, eztabaida horri jarraituz, artikulu honetan argudiatzen dugu psikologia kritiko edo historikoaren begiradak ate berriak ireki diezazkiokeela euskal soziolinguistikari.


