Anbotoko Dama eta infernua: Aurrez sartu eta aurrez irten
DOI:
https://doi.org/10.59866/eia.v60i2.137Gako-hitzak:
Anbotoko Dama, infernua, mitoa, errituaLaburpena
Euskal mitologia deritzogun eremuan, Barandiaranek izaki baten garrantzia azpimarratu zuen: Mari, hainbat mitoren erdigune, eta hainbat jeinu edo numenen agintari. Euskal mitologiaren interpretazioan ere, pertsonaiak arreta nabarmena erakarri du, batez ere XX. mendeko hermeneutikak matri(ark)alismoaren teoriarekin lotu zuenetik. Mariren inguruan emandako azalpenek, ordea, ez dute bere gaia agortzen, eta bada abagunea azalpen berriren bat proposatzeko. Mariren egoitzara aurrez sartu eta atzeraka irten formula edo erritua gorde duten kontakizunak bildu dira, eta testuinguru berri bat eman zaie. Hots, Mari eta bere eremua antzinako infernuaren erakusle direla adieraztea du helburu testu honek, mitoak artelantzat hartzen dituen filosofia gida izanik, eta greziar tradizioa gogoan izanda.