Euskaraz arduratzen direnen hizkuntzaren inguruko usteak
DOI:
https://doi.org/10.59866/eia.vi66.18Gako-hitzak:
Euskara-teknikaria, hizkuntza-aholkularitza, hizkuntza funtzioa, komunikazioa, nortasunaLaburpena
Hizkuntza komunikazio tresna soiltzat eta identitatea eratzeko elementu sinpletzat daukaten alde bien artetik abiatuta, 2019ko otsaila-maiatza bitartean galdetegi bidez euskara ogibide eta helburu dutenen 143 adituren erantzunak jaso ziren, hizkuntzaren helburua, erabilera, jatorria eta balio kognitibo-filosofikoaz galdetuz. Ikuspegi soziolinguistikotik eta etnografikotik emaitzek erakusten dute hizkuntzaren estetikaz, sorreraz, balio sakonez eta ezagutzaz galdetzean iritziak asko aldatzen direla, eta adostasun handia dagoela hizkuntza komunikazio tresnatzat edo identitate ikurtzat hartzean. Artikuluaren xedea da euskaraz eta euskararentzat dihardutenen 143 profesional horien (73 hizkuntza aholkulari tartean) erantzunak azaltzea eta hizkuntza homogeneizazioaren eta aniztasunaren eremuan testuinguratzea.
Deskargak
Downloads
Argitaratuta
Bertsioak
- 2023-06-19 (2)
- 2021-07-15 (1)