Hizkuntza Garapeneko Nahasmenduaren adierazle bila euskal hiztunen ahotan: izen- eta aditz-morfologiaren erabilera
DOI:
https://doi.org/10.59866/eia.v1i69.277Gako-hitzak:
Hizkuntza Garapeneko Nahasmendua (HGN), euskarazko adierazleak, konplementatzailea eta adizkiaLaburpena
Hizkuntza Garapeneko Nahasmendua (HGN) 30 ikasletatik bik duen hizkuntza-arazoa da (Norbury eta beste 2016), baina sarri oharkabean igarotzen da arazoarekiko ezjakintasuna eta diagnostikorako erronkak direla medio. Lan honek HGNaren euskarazko adierazleak identifikatu nahi izan ditu, berariaz lan honetarako diseinaturiko zein estandarizatze-bidean dauden tresnak baliatuz. Emaitzek erakutsi dute, -ela eta -en konplementatzaile-markekin loturiko hutsak HGNaren balizko adierazleak direla. Gainera, hizkuntza-nahasmendurik ez duten nerabe euskaldunek ere adizki forma okerrak ekoizten dituzte.
Deskargak
Oraindik ez dago deskargen inguruko informaziorik.
Argitaratuta
2024-04-30
Aipuak nola egin
Ainhoa Leyaristi Oñederra. (2024). Hizkuntza Garapeneko Nahasmenduaren adierazle bila euskal hiztunen ahotan: izen- eta aditz-morfologiaren erabilera. Euskera Ikerketa Aldizkaria, 1(69), 161–205. https://doi.org/10.59866/eia.v1i69.277
Zenbakia
Atala
Ikerketa-artikuluak