Aldizkariari buruz

Euskera Ikerketa Aldizkariaren aurrekari gisa, Euskera Euskaltzaindiaren agerkari ofiziala izan da 1920. urtetik 2022ra bitartean. 2023tik aurrera bi argitalpen dira: batetik, Euskera Ikerketa Aldizkaria eta bestetik, Euskaltzaindiaren buletina. Lehenak, Akademiaren lan esparruetako ikerketa-artikulu originalak, liburu-aipamenak eta antzekoak jasotzen ditu, eta paperean eta euskarri informatikoan argitaratzen da. Bigarrenak Euskaltzaindiaren lana eta bizitza akademikoa biltzen ditu eta modu elektronikoan argitaratzen da.

Euskera Ikerketa Aldizkariak bi zenbaki argitaratzen ditu urtero: lehena martxo edo apirila inguruan (urtarrila-ekaina aldiari dagokiona) eta bigarrena irailean edo urrian (uztaila-abendua aldikoa). Ikerketa-artikuluak argitaratzeko, Idazketa Batzordeak, anonimotasuna bermatuz, kanpo ebaluatzaileen iritzia jasoko du PEER REVIEW itsu bikoitza sistema erabiliz.

Azken zenbakia

bol: 69 zk: 2 (2024): Euskera Ikerketa Aldizkaria
					View bol: 69 zk: 2 (2024): Euskera Ikerketa Aldizkaria

2024. urteko bigarren zenbakia urrian plazaratu da. Zenbaki honek literatura, gramatika, etnografia, itzulpengintza, euskal zinema eta soziolinguistika alorrak lantzen ditu. Sei ikerketa-artikulu, ohar bat eta liburu-aipamen bat biltzen ditu zenbakiak, horietarik bi elkarlanean eginikoak. Egile hauek aurkeztu dituzte beren lanak: Ane Arandia, Ane Berro eta Cecilia Fernandez-Altonaga, Kepa Diegez, Josu Martínez, Mikel Pérez eta Amaia Munarriz, Manu Gojenola, eta Andres Urrutia.

Argitaratuta: 2024-10-28

Edizio osoa

Ikusi zenbaki guztiak