Juan Sebastian Elkano izen-deiturei buruzko irizpena
DOI:
https://doi.org/10.59866/eia.vi66.17Gako-hitzak:
Elkano, antroponimia, deitura, Getaria, itsasgizonaLaburpena
Euskal Herriko zein kanpoko historiografian modu askotara eman dira Getariako itsasgizon ezagunaren izen-deiturak. Oraintsu erabaki da zein den euskarazko idazkera arautua: Juan Sebastian Elkano. Artikulu honetan idazkera horren alde egiteko arrazoiak bildu dira. Horretarako, batetik, agiritegietako lekukotasunak ekarri ditugu, eta, bestetik, deitura modu batean baino gehiagotan idazteko batzuek eta besteek emandako argudioak jaso ditugu. Izenaren aldaerei erreparatu ostean, ponte izenaren eta deituraren artean erabili izan den erdarazko “de” preposizioaz ere aritu gara, izan ere jatorria adierazten zuen preposizio horrek ez dauka lekurik euskal idazkera akademikoan.