Bertsolariak, erromesaldiak eta naufragioak: Klaudio Otaegiren kronika aitzindariak "Euskal-Erria" aldizkarian (1880-1887)

Egileak

  • Imanol Murua Uria Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU)

DOI:

https://doi.org/10.59866/eia.v2i68.266

Laburpena

Kazetari ere izan zen Klaudio Otaegi olerkari eta itzultzailea (1836-1890). Hondarribian maisu zela, bere bizilekuko gertaerei buruzko sei kronika argitaratu zituen Donostiako Euskal-Erria aldizkarian, 1880. eta 1887. urteen artean, euskaraz. Hedabide batean euskaraz
argitaratu ziren lehenengo kronikak izan ziren. XIX. mendeko euskal hedabideen azterketa hemerografikoa dago lan honen oinarrian, Otaegiren kronikak lehenengoak izan zirela egiaztatzen duen azterketa, hain zuzen. Testuinguru horretan aztertu dira Otaegiren kronikak, kazetaritza generoen ikuspuntutik.

Deskargak

Oraindik ez dago deskargen inguruko informaziorik.

Downloads

Argitaratuta

2023-12-28

Aipuak nola egin

Imanol Murua Uria. (2023). Bertsolariak, erromesaldiak eta naufragioak: Klaudio Otaegiren kronika aitzindariak "Euskal-Erria" aldizkarian (1880-1887). Euskera Ikerketa Aldizkaria, 2(68), 87–115. https://doi.org/10.59866/eia.v2i68.266

Zenbakia

Atala

Ikerketa-artikuluak