Lehen Hezkuntzako haurren lagunarteko hizkera aisialdian: erdaren eragina bat-bateko adierazkortasunean

Egileak

  • Aritz Bereziartua Arruabarrena Ikastolen Elkartea
  • Odei Guirado Irasuegi Ikastolen Elkartea
  • Idurre Alonso Amezua Mondragon Unibertsitatea

DOI:

https://doi.org/10.59866/eia.v2i68.263

Laburpena

Ikerketa hau Euskaltzaindiaren Mintzola Egitasmoak, Ikastolen Elkarteak eta Mondragon Unibertsitateak gauzatu dute. Hain zuzen ere, eremu formalean lagunarteko hizkera lantzeak ea ikasleengan euskarazko hizkera informala areagotzeko eragin positiborik izan ote dezakeen dugu ikergai hiru erakundeok. Hemen aurkeztu dena, ikerketaren abiapuntua da. Euskal Herriko lurralde desberdinetako hamar ikastola hautatu dira, eta Lehen Hezkuntzako 4. mailako ikasleek etxean, kalean nahiz ikastolan dituzten hizkuntza-ohiturak aztertu dira lehenbizi galdetegi bidez, laginaren izaera ahalik eta xeheen ezagutzeko asmoz. Horren ostean, behaketak egin dira ikastoletako aisia-esparruetan, lagina osatzen duten haurrok lagunartean daudenean zein hizkuntzatan hitz egiten duten zehaztu ahal izateko.

Deskargak

Oraindik ez dago deskargen inguruko informaziorik.

Downloads

Argitaratuta

2023-12-28

Aipuak nola egin

Aritz Bereziartua Arruabarrena, Odei Guirado Irasuegi, & Idurre Alonso Amezua. (2023). Lehen Hezkuntzako haurren lagunarteko hizkera aisialdian: erdaren eragina bat-bateko adierazkortasunean. Euskera Ikerketa Aldizkaria, 2(68), 11–39. https://doi.org/10.59866/eia.v2i68.263

Zenbakia

Atala

Ikerketa-artikuluak