Izena/aditza kolokazioak euskaraz
DOI:
https://doi.org/10.59866/eia.vi66.19Gako-hitzak:
Classes of nouns, verbs, lexical collocations, metaphorsLaburpena
Sintaxiak bere oinarrizko abiapuntutik onartzen du pilota bota bezalako aditz-sintagmetan, bota aditzak egituraren burua dela eta [+konkretua] tasuneko izen-azpikategoriako kideak hautatzen dituela osagarri gisa. Fraseologiak bere oinarrizko abiapuntutik aldarrikatzen du bertsoak bota bezalako kolokazioetan bota aditza sinsematikoa dela, hau da, mugimendua adierazteari utzi eta irudizko sorkuntza adiera “ustekabe” bat hartzen duela, izen klase murritz jakin bateko kideekin elkartzen den kasuetan soil-soilik: ahoz esan edo kanta daitezkeen gauzen izenekin. Bertso izena autosemantikoa da, betiere esangura berari eusten diolako horrelako sintagma murriztuetan ere. Urte askotako ikerkuntza zabal batean tanke-ra horretako 50 aditz eta 20 izen azpiklase aztertu dira euskaraz, haien irudizko adieradun konbinazioen berri emateko. Lan horren ondorioak laburbiltzen dira artikulu honetan.
Deskargak
Downloads
Argitaratuta
Bertsioak
- 2023-06-19 (2)
- 2021-07-15 (1)