Adinaren araberako bariazio lexikoa Imozko hizkeran: inkesta linguistikoak

Egileak

  • Alazne Fernandez de Muniain Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU)

DOI:

https://doi.org/10.59866/eia.v1i69.276

Gako-hitzak:

dialektologia, soziolinguistika, hizkuntza-aldakortasuna, lexikoa, adina, Imotz

Laburpena

Lan honek hiru belaunaldiren artean dagoen hizkuntza-aldakortasuna erakusten du. Adina faktore soziolinguistikoaren arabera, Imozko (Nafarroa) euskararen lexikoaren lagin bat aztertu dut. 60ko eta 80ko hamarkadetan egindako hainbat inkesta linguistikotatik abiatu naiz (Etxaide 1989, Pagola 1992 eta Huarte 2003) eta, gisa berean, zortzi hiztuni neronek doitutako galdeketa egin diet. Baiki, Imozko euskara etengabe aldatzen ari da, baina bereziki bizia izan da aldaketa azken mende erdion. Euskara batuaren eraginak aipamen berezia merezi du. Emaitzek ondoko ideia nagusi hauek dakartzate, besteak beste: (i) erdialdeko euskararen formek indarra hartu dute, nafarrerazko formen kaltetan; (ii) dialektoen berdintzera jo da eta tokian tokiko aldaki markatuak desagertzen ari dira, estandarraren alde eginez; eta (iii) zenbat eta lekukoa gazteago, hainbat eta hizkera hibridoago. Nolanahi ere den, elkarrizketaturiko gazteek, orokorki, bertako formei eusten diete.

Deskargak

Oraindik ez dago deskargen inguruko informaziorik.

##submission.downloads##

Argitaratuta

2024-04-30

Aipuak nola egin

Alazne Fernandez de Muniain. (2024). Adinaren araberako bariazio lexikoa Imozko hizkeran: inkesta linguistikoak. Euskera Ikerketa Aldizkaria, 1(69), 117–160. https://doi.org/10.59866/eia.v1i69.276

Zenbakia

Atala

Ikerketa-artikuluak