Zergatik eskolaratzen dituzte gurasoek seme-alabak euskarazko hizkuntza-ereduetan?

Egileak

  • Estibaliz Amorrortu Deustuko Unibertsitatea
  • Ane Ortega

DOI:

https://doi.org/10.59866/eia.v2i54.241

Gako-hitzak:

Hizkuntza-jarrerak, aurreritziak, hizkuntza ereduak, hezkuntza elebiduna, integrazio-motibazioak, tresna-moitbazioak

Laburpena

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailaren azken eskolaratze-datuek hizkuntza-eredu elebiduna eta, are gehiago, euskarazko murgiltze-ereduaren etengabeko eskaeraren igoera berretsi dute. Artikulu honetan gurasoek, eta bereziki guraso erdaldunek, zein arrazoik bultzatuta hartzen duten hizkuntza-eredu horien aldeko ebatsia aztertzen da. Batetik, euskarazko ereduen alde egiteko integrazio- eta tresna-motibazioak daude; bestetik, euskarari berari, hizkuntza-jabekuntza eta ikaskuntzari eta elebitasun eta eleaniztasunari buruzko aurreiritziek ere eragiten dute gurasoen erabakian. Aurkeztuko diren datuak erdaldunen euskararekiko aurreiritzi eta jarrerak aztertzen dituen ikerketa zabalago baten bildu dira.

Deskargak

Oraindik ez dago deskargen inguruko informaziorik.

##submission.downloads##

Argitaratuta

2023-05-25

Aipuak nola egin

Amorrortu, E., & Ortega, A. (2023). Zergatik eskolaratzen dituzte gurasoek seme-alabak euskarazko hizkuntza-ereduetan? . Euskera Ikerketa Aldizkaria, 2(54), 579–602. https://doi.org/10.59866/eia.v2i54.241