Euskal teatroa Gerra Zibilean (1936-37)

Egileak

  • Patri Urkizu Sarasua UNED

DOI:

https://doi.org/10.59866/eia.v2i54.232

Gako-hitzak:

euskal teatroa, Gerra Zibila, Eguna, erbestea, Manu Sota

Laburpena

Gerra zibila eta ondorengo gerraostea suspertzen hasiberritako euskal kultura eta antzertiarentzat kolpe latza izan ziren. “aitzol” eta “Lauaxeta” mugimendu euskaltzalearen bi pertsonaia funtsezko eta gailenen fusilamendua, eta Nazionalista sutsu eta nabarmendu gehienen erbesteratze eta kartzelaratzea, euskara erabiltzeko debekua, ... horrek guztiak haustura larria ekarri zuen. Alabaina, 1937an jaio eta urte berean, Bilbo erortzearekin bat zenduko zen Eguna lehen euskal egunkariaren garaiko kronikak jarraituz gero, faxistek okupatu gabeko eremuan hainbat antzezpenen berri topa dezakegu, hala nola Bilbon, otsailaren 11n, Bilboko Euzko Gastedija taldeak eskaini zuena. Emanaldi horretan Pearse-ren Iru Gudari, gazteleraz eta Soroaren Ezer ez ta festa euskaraz jokatu ziren. Hitzaldi honetan aztertzen dira zein dramaturgiatan kokatzen diren bai aipatu obra hauek, baita batipat Yeats-Sota-Altunaren, Negarrez igaro zan atsua; S. Arana/M. Sota-ren Libe; eta A.. Campión-A. Etxaberen Pedro Mari. Hala nola bereziki gerra gaitzat harturik honoko antzergigileok moldatu eta antzeztarazitako lanak: Antonio Ruíz de Azua “Ogoñope”, Euzkadi ́ko erri baten (Ekin, Mexico, 1950); Antonio Labaien, Lurrikara (Euzko Gogoa, Miarritze, 1955); Jean-Louis Davant, Agirre presidenta (Arrokiaga, 1995), eta Carlos Panera, Lauaxeta, herri antzerkia (Bilbao, 2005).

Deskargak

Oraindik ez dago deskargen inguruko informaziorik.

Downloads

Argitaratuta

2010-11-30

Aipuak nola egin

Urkizu Sarasua, P. (2010). Euskal teatroa Gerra Zibilean (1936-37). Euskera Ikerketa Aldizkaria, 2(54), 1048–1078. https://doi.org/10.59866/eia.v2i54.232